BASQUETRAVEL, S.L. sozietateak bere webgunea erabiltzeko unean erabiltzaileek ematen duten informazioa erabili eta babesteko dituen baldintzak ezartzen ditu pribatutasun-politika honek. Enpresa honek hartua du erabiltzaileen datuen segurtasunarekiko konpromisoa. Zu identifikatu ahal izateko informazio pertsonalaren eremuak betetzeko eskatzen dizugunean, dokumentu honetako baldintzen arabera baino ez dela erabiliko ziurtatuta egiten dugu. Edonola ere, pribatutasun-politika hau aldatu edo eguneratu egin daiteke denborarekin, eta, hortaz, gomendatu eta nabarmendu behar dugu etengabe berrikusteko webgune hau, aldaketa horiekin ados zaudela ziurtatzeko.

Biltzen den informazioa

Gure webguneak informazio pertsonala bildu ahal izango du, esate baterako: izena, kontakturako informazioa, adibidez, helbide elektronikoa eta informazio demografikoa. Era berean, beharrezkoa denean, berariazko informazioa eskatu ahal izango da, eskaeraren bat prozesatzeko edo emate edo fakturazioren bat egiteko.

Bildutako informazioaren erabilera

Ahalik eta zerbitzu onena emateko helburuarekin erabiltzen du informazioa gure webguneak, bereziki, erabiltzaileen erregistro bati eusteko, eskaeren erregistroa dagokion kasuan, eta bai gure produktuak eta zerbitzuak hobetzeko ere. Gerta liteke aldian behin mezu elektronikoak bidaltzea gure webgunearen bidez eskaintza berezien berri emateko, produktu berriena eta zuretzat nabarmentzat jotzen dugun edo onuraren bat ekar diezazukeela uste dugun beste informazio publizitate baten berri emateko. Zuk emandako helbide elektronikora bidaliko dira mezu horiek eta edozein unetan utzi ahal izango dira bertan behera.

BASQUETRAVEL, S.L. sozietateak konpromiso handia du zure informazioa seguru edukitzea betetzeko. Sistema aurreratuenak erabiltzen ditugu eta etengabe eguneratzen ditugu, baimendu gabeko sartzerik egon ez dadin ziurtatzeko.

Beste batzuetarako loturak

Gerta liteke webgune honek loturak edo estekak izatea zure interesekoak izan daitezkeen beste webgune batzuetara. Behin klik egiten duzunean lotura horietan eta gure webgunetik ateratzen zarenean, ez dugu kontrolik bideratua zaren webgunearen gainean eta, beraz, ez dugu erantzukizunik pribatutasunaren edo zure datuen babesaren gainean beste webgune horietan. Webgune horiek beren pribatutasun-politiken mende egongo dira, eta, horrenbestez, gomendatzekoa da politika horiek kontsultatzea, ados zaudela egiaztatzeko.

Alderdi judiziala

Enpresa honek ez du salduko, lagako eta banatuko zure baimena izan gabe biltzen den informazio pertsonala, epailearen agindu baten bidez, epaile batek eskatzen badu izan ezik.

AHAZTUA IZATEKO ESKUBIDEA. Datu Pertsonalen Araudi Orokor berriaren arabera, zure datuak gure datu-baseetatik ezabatzeko eskatzeko eskubidea duzu. Horretarako, mezu elektronikoa bidali behar duzu administración@basquetravel.com helbidera, izen osoa eta arrazoiak adierazita. 10 laneguneko epean jakinaraziko dizugu.

ERAMANGARRITASUNERAKO ESKUBIDEA. Datu Pertsonalen Araudi Orokor berriaren arabera, zure datuak web zerbitzuen, prestakuntzaren eta abarren hornitzaile berri bati bidaltzeko eskatzeko eskubidea duzu. Horretarako, mezu elektronikoa bidali behar duzu administración@basquetravel.com helbidera, izen osoa eta arrazoiak adierazita. 10 laneguneko epean eramangarritasuna jakinaraziko dizugu.