Kontzertu puntakoenak eta gaueko festa onena Criptan daude. Bertako artistak, naziokoak eta nazioartekoak, ospetsu bihurtutakoak eta hasiberriak, taldeak eta egile abeslariak… Abeslari guztiek eta estilo askotarikoenek tokia dute gure kontzertuetan.
Beste ekitaldi batzuk ere egiten ditugu: tailerrak, antzezlanak, prentsaurrekoak, pintxo-eskolak… Etorri Donostiaren erdialdeko toki atsegin eta gogokoena ezagutzera!
Egungo DJ onenen erritmoan dantzatu nahi duzu? Etorri Criptara! Festa onenak antolatzen ditugu gaueko ordu txikietaraino. Backstage-a eta artista eta ikus-entzuleentzat beharrezkoak diren elementu guztiak ditugu.
Besteak beste, hauek izan dira gurekin: Diego Vasallo, Elefantes, Gipsy Typsi, Grande Royale, Izaro, Jorge Rocha, L.A., Maren, Molly Burch, Nikki Hill eta Revel in Dimes. Kontzertu guztien berri izateko, jarraiguzu sareetan!
Cripta ez da bakarrik gauez gozatzeko. Egunez ere pintxo-tailerrak, sukaldaritzako eskolak, hitzaldiak eta antzekoak antolatzen ditugu.
Mota guztietako jarduerak dituzu eskura Criptan.
Prentsaurrekoak, mintzaldiak eta askoz ere gehiago antolatzen ditugu. Egunez edo gauez, zain gaituzu Criptan!
Urtebetetze-ospakizun berezia izan nahi duzu?
Adituak gara urtebetetze-ospakizun dibertigarriak eta bakanak antolatzen.
Ostiral eta larunbat gauetan ekitaldi bakan eta berezia antolatu ahal dizugu. Beste egun batzuetarako, egin iezaguzu kontsulta!
Toki bat alokatu behar duzu tailer bat egiteko?
Prentsaurreko bat antolatu nahi duzu?
Convent Gardenen zure esku jartzen ditugu gure baliabide teknikoak eta giza baliabideak, behar duzun ekitaldia sortzeko Criptan.
CERRAMOS CRIPTA HASTA NUEVO AVISO SIGUIENDO LAS RECOMENDACIONES SANITARIAS