Convent Gardenek kokaleku estrategikoa du Donostiaren erdialdean bertan. Hori dela-eta, oinez irits daiteke hiriko ia edozein tokitatik. Eta interesgune gehienak ere oso hurbil daude.
Manterola kalea, 15 / Easo kalea, 20
20006 Donostia (Gipuzkoa)
Kontxako hondartzatik 5 minutu baino gutxiago daude oinez gurera, munduko hiri-hondartza onenetako batetik. Are hurbilago dago oraindik merkataritzako aldea, 2 minutu baino ez baitaude oinez.
Alde Zaharra eta bertako pintxo-taberna ospetsuak 10 minutura daude oinez gure instalazioetatik. Eta eraikin enblematikoak, hala nola Miramar jauregia eta Kursaal, 15 minutu ingurura daude, oinez.
Bereziki tokiren batera joan nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta galdetu gure taldeari. Atsegin handiz egingo dizugu arreta.
Oinez joanda, gure instalazioak autobus-geltokitik 10 minutura baino gutxiagora daude. Praktiko eta erosoena oinez etortzea da.
Tren-geltokia autobus-geltokiaren ondoan dago, eta, horrenbestez, hori ere Convent Gardenetik 10 minutura baino gutxiagora dago, oinez.
Metroak (“topoa” esaten zaio) geltokia dauka Easo kalean. Gure bi sarreretako bat kale horretan bertan dago, 20. zenbakian.
Hirian sartzeko errepide nagusiak AP-8 ordainpeko autobidea eta N-1 autobidea dira. Hurbilen dauden aparkalekuak San Martingoa eta Artzain Onarena dira, baina biak ala biak ordaintzekoak dira.
Zalantzarik, iradokizunik edo iruzkinik baduzu?
Bete formularioa eta ahalik eta azkarrena erantzungo dizugu