Nahiz eta bigarren zatiak lehenengoak bezain onak ez izan, Axel Casas eta Ronquetek kontrakoa frogatzera etorriko dira Convent Garden-eko Criptan bigarren aldiz ospatuko den Zinemal-ean. Hala ere, Troll 2, bikote komikoak zuzenean komentatu eta analizatuko duen filmari buruz, ezin da berdina esan.
Kritika zinematografikoaren ustez, “sortutako pelikularik txarrenetako bat” da hau. “Beldurrezko” film honek oporrak goblinez beteta dagoen herrixka batera pasatzera dijoan familiaren istorioa kontatzen digu; mozorro narras, muki eta auzo-lotsaz beteriko filmaren istorioa. Hala ere, kultuzko filma bihurtu da bere jarraitzaileentzat.
Zine emanaldi honen sarreren prezioa 4€-koa izango da (kontsumizioa barne).
CERRAMOS CRIPTA HASTA NUEVO AVISO SIGUIENDO LAS RECOMENDACIONES SANITARIAS