Loading Ekitaldiak

« All Ekitaldiak

  • This event has passed.

Stu Larsen & Natsuki Kurai Donostian

10/11/2018 | 20:00 - 22:00

18€

Stu Larsen eta Natsuki Kurai-k osatzen duten folk bikotea bere bigarren EP-a aurkeztuko du Convent Garden-eko Cripta-n azaroaren 10ean 20:00etatik aurrera.

Orain dela zortzi urte, Stu Larsen eta Natsuki Kurai Tokion ezagutu zirenean, bien arteko konexioa berehalakoa izan zen. Lehenengoak, australiakoa, ez zuen japonieraz hitz egiten, eta bigarrenak, Natsuki, ez zuen ingelesez hitz egiten; baldintza hau gakoa izan zen bien artean sortutako konexioa indartzeko eta beste komunikazio erak asmatzeko. Handik aurrera, Stu (ahotsa eta kitarra) eta Natsuki (harmonika) ezin dira banandu; elkarrekin herrietan zehar bidaiatuz, abestiak grabatuz eta mundu osoko agertokietara igoz.

Argitaratutako diska berria, Stu Larsen & Natsuki Kurai II (Nettwerk Records, 2018), bi jatorrizko abestiak ditu: “My Poor Father” eta “Hajimari”, eta baita Larsen-ek egindako azken albumaren bi abestien bi bertsio ere: “Chicago Song” eta “Going Back to Bowenville”.

Details

Date:
10/11/2018
Time:
20:00 - 22:00
Cost:
18€
Event Categories:
,
Website:
https://www.ticketmaster.es/event/stu-larsen-natsuki-kurai-entradas/9669

Organizer

Venue

#cripta

CERRAMOS CRIPTA HASTA NUEVO AVISO SIGUIENDO LAS RECOMENDACIONES SANITARIAS