Datorren martxoaren 21ean, osteguna, LABOren XVII. jardunaldia izan dugu Convent Gardeneko Cripta aretoan. Oraingo honetan Zurrunka Teatroak bere azkenengo lana aurkeztu digute; AC-NUN, Un ciprés en un desierto. Antzerkia, humorea eta zentsugabekeria dena batera, ez galdu!
Bi ateren erdian. Leku hotz, ilun eta itokin ikustezinen artean bi pertsonai bitxi elkarrekin topo egiten dute. Denok igarotzen dugun lekua da. Agian instante batez, agian eternitate batez. Denon topaleku eta hausnarketen babeslekua, non pentsamenduek pisua galtzen duten, gure oinak hegan egiteko prestatzen diren eta ezagutzen dugun mundu solidoa hondarrezkoa bihurtzen den.
2007 sortu zen Zurrunka Teatro taldea, orduandik antzerki joera ezberdinak landu ditu, hala nola, maskarak, txontxongiloak, itzal antzerkia, absurdoa, komedia eta ahozkotasuna. Beti ere, ikuspuntu kritikoaz, gizartearen arazo eta zailtasunen ispilu eta adierazle izaten saiatzen da. Konpainiak ekoiztutako ikuskizunak; “Karakolaren gaua”, “Erraldoi bihotz gabea”, “Iraungorriko Marimiri”, “Kalekolore”, “ AC-NUN, un ciprés en un desierto”, “Aquí estás mejor”, eta Gazte sortzaileak bekarekin, gaur egun sortze prozesuan dagoen “Aioko” itzal titere antzezlana. Honez gain, itzal titere laborategiak eskaintzen ditu.
Fitxa artistikoa
Antzezleak, sorkuntza: Eñaut Gorbea, Mikel Larrea.
Kanpoko begirada: Nerea Ariznabarreta.
Argiak, soinua: Amaia Garrosa.