Loading Ekitaldiak

« All Ekitaldiak

  • This event has passed.

LABO XIV Compagnie des Vents et Marées

09/11/2018 | 19:30 - 21:30

8€

LABO XIV-k kultura Convent Garden-eko #Cripta-ra ekarriko du azaroak 9, ostiralean, 19:30etatik aurrera, hitzik gabeko umore bisualan oinarritzen den bakarrizketa komiko baten bitartez.

Imanol Espinazo eta Compagnie des Vents et Marées konpainiak “Al final de la playa” (45 min) ikuskizuna aurkeztuko du, umore bisualan oinarritzen den bakarrizketa komikoa. Bertan, Imanon Espinazo Aldo-n bihurtzen da, hitzik esan gabe hondarra zapaltzera gonbidatuko zaituen pertsonai zoroa. Itsas brisa sentitu, etzan zaitez toallan eta disfruta ezazu agertuko diren pertsonaia burugabeekin. Bukatzerakoan, ikusleen eta aktorearen arteko solasaldiari ekingo diogu. Sarreren prezioa 8€-koa izango da.

Imanol Espinazo eta Alexia Papantchev olatuen erritmoak urrumaturik iristen dira. Aktore, zuzendari, kontalari, idazle, manipulatzaileak. Exigentea den antzerkia aldarrikatzen dugu, pertsona ikutzen duena, arriskuak hartu eta errealitateaz poetikoki galdetzen duena. Gure ikuskizunak antzerki areto edo kalerako daude zuzenduak, ikusle helduarentzat zein adin guztietakoentzat. Gure antzezlan guztiak guk geuk lan taldean sorturikoak dira, eszenan bertan idazten ditugularik. Antzerkiaren hizkuntz ezberdinetan murgiltzea gustatzen zaigu gure historioak modurik egokienean kontatzeko helburuarekin. Kokalekua Hendaian izanik, konpainiak zuzeneko ikuskizunak sortu eta zabaltzea du helburu, sustatze eta bitartekaritza jarduerak aurrera eramanez.

Organizer

Venue

#cripta

CERRAMOS CRIPTA HASTA NUEVO AVISO SIGUIENDO LAS RECOMENDACIONES SANITARIAS