Aurreko uda bukatzerakoan Convent Garden-eko Azotea-ri agur esan ondoren, ekainaren 7an, ostiralean, itzuliko da Node berriz ere 20:00etatik aurrera eguraldi onaren iritsiera aprobetxatzeko eta Labo-ren XIX. edizioa aurkezteko.
Oraingo honetan, ikusleek bi antzezlan motz ikusteko aukera izango dute, bakoitzak 15 minutuko iraupenarekin. A pan y agua-n, Gigino Pastitxino apaizaren ustetan ez da ezer mundu honetan, urez
bedeinkatu ezin denik. Deusebio egunero usoei jaten ematen dien herritar xumea da. Apaizak, ogi papur bakoitza bedeinkatzeko beharra izango du. Kanpaihotsak entzutean zer gertatuko ote? Antzezleak. Jon Zumelaga eta Paolo Di Gianvincenzo.
Olé-n, torero bat ezagutuko dugu; plazan, harro, haren jarraitzaileei ikuskizun duin bat
eskaintzeko prest. Baina lehenengo zezena ateratzean, toreroak, harrituta, zezenak hitz egiten duela ikusiko du. Antzezleak: Jon Anza eta Xabier Terrones.
CERRAMOS CRIPTA HASTA NUEVO AVISO SIGUIENDO LAS RECOMENDACIONES SANITARIAS