Convent Garden-eko Cripta zaharra edozer gauza gerta daitekeen festa-leku harrigarria da gaur egun. Giroa, musika itzela eta edari hoberenak dituen barra ziurtatuta daude asteburuetako gauetaz modu esklusiboan goza ahal izateko.
Azaroaren 29an, ostirala, Convent Garden-eko Cripta funk, reggae eta sambaz beteko da 19:30etatik aurrera, Yemamah bere Brazilian grooves-ekin etortzen diren guztiei dantzatzen jartzerakoan. Baina festa ez da bertan bukatuko, jam session itzel baten ondoren Alex del Toro deejay-ak abesti hoberenak jartzeaz arduratuko da eta.
Yemamah Brasilgo txoko guztietatik hoberena ekartzen duen brasildar banda da. Bere musika sutsu eta alaia bossa nova, samba, funk-a, eta reggae-an mugitzen da, jazz pintzelkada batzuk ere edukiz. Rodrigo Martins bateria eta perkutsioetaz arduratzen da, André Melló baxu eta ahotsaz, Filibe Bittencourt gitarra eta ahotsaz, eta Ioseba Olano saxo eta ahotsaz.
Jam sessioa bukatzerakoan (22:30etan gutxi gora behera), Alex del Toro gure #Cripta-ra itzuliko da azaroaren azken ostiralari merezitako agurra emateko!
Urte honetan zehar Convent Garden-era beste hiru alditan etorri da jada, horietako batean Siete C taldearekin batera eRRe izeneko remixa (taldeak berritutako eta Alexek produzitutako kanta) aurkeztera etorri zen.
Alex del Toro deejay eta produktore donostiarra da. 15 urte zituela, eta bere ikasketekin bateratuta, hiriko klub garrantzitsuenetan agertzen hasi zen. Bere ibilbide anitzak Bataplan Klubeko (2013. urtera arte) eta baita “Gu San Sebastián-eko” (2015. urtetik aurrera) deejay egoiliarra izatera eraman dute. Bere kalitatea deejay bezala eta bere izaera aktiboari esker hurrengo lorpenak lortu ditu: 2007ko Donostiako Zinemaldiaren soinu-bandaren arduraduna deejay ofiziala bezala, Kike Sarasolak zuzendutako Room-Mate Hotels-eko aholkularia izatea eta Get In musika-konpainiarekin lan egitea besteak beste.
CERRAMOS CRIPTA HASTA NUEVO AVISO SIGUIENDO LAS RECOMENDACIONES SANITARIAS