Aurreko urtean ospatutako ekitaldiaren arrakastaren ondorioz, aurten Gabonetako Azoka izango dugu berriz ere Convent Garden-eko #Pation abenduaren 23an 11:00etatik 20:00etara. Salmenta-postuak eta bertako produktuak gabonekin erlazionatuta egongo dira eta baita egun horietan egiten diren opariekin ere: gozokiak, liburuak, gabon-panpinak, artisau dekorazioa…
Beste ekitaldi berdintsuetan egin den bezala, Axel Casasek, deejay egoiliarra, azoka girotuko du, baina gabon-kantak abestuko dituen abesbatzaren bixita ere izango dugu. Guzti hau gutxi izan balitz, Olentzerori harrera egingo diogu 12:00etan, txikienak agurtzako.
Gainera, zozketak eta hainbat sorpresa gehiago ere izango ditugu.
CERRAMOS CRIPTA HASTA NUEVO AVISO SIGUIENDO LAS RECOMENDACIONES SANITARIAS