Igande honetan, katuen maitaleek gure #Patio-n biltzeko arrazoi pisutsuak izango dituzte. Katubihotz elkarteak ongintzazko ekitaldi bat antolatu du animalia txiki hauentzat diru-laguntzak biltzeko, ezustez beteriko ospakizuna prestatuz.
Ospakizuna girotzeko musika jarriko da eta Katubihotzen kolaboratzaileek hainbat opari zozketatuko dituzte. Gainera, Eki Tattoo-ko tatuadoreek tatuajeak egingo dituzte, 30€ eta 50€-en truke, festaren oroigarri gisa.
Sarrerak bi pintxo edo bi pote barne harzten ditu eta pintxo gazi, freskagarri, garagardo, kafesne edota tarta gozo zati baten artean aukeratu daiteke.
Dena dela, argitu nahi dugu bertan ez dela katurik egongo, estresa sufritu ez dezaten. Dena gure laguntxo iletsuen onuragatik! ???
CERRAMOS CRIPTA HASTA NUEVO AVISO SIGUIENDO LAS RECOMENDACIONES SANITARIAS