The Rocky Horror Picture Show kultu-pelikulak garai bat markatu zuen, eta oraingo honetan Bang Bang Zinemak Convent Garden-eko #Criptan, abenduaren 29an, antolaturiko Urte Zaharreko festaren oinarri izango da. Axel Casasek, bertako deejay egoiliarrak, gaua girotuko du berriz ere, eta ospakizunak “Kanpanada” aurreratuak izango ditu eta baita Yogurinha Borova show-woman itzelaren agerpena ere.