Aurten, dFERIAk ospatuko dituen hainbat ekitaldi Convent Garden-eko Cripta-n ikusiko dira, 23:30etatik aurrera. Horrela, martxoaren 14an, baimenduta dauden pertsona guztiek “Una investigación pornográfica” Líate elkartearen eskutik.
Una investigación pornográfica proposamen probokatzailea da, antzerki-kabaret erara asmatua, non lotutasunik gabe hitz egiten baita sexuaz, pornografiaz, trabestismoaz, sadomasokismoaz, onanismoaz eta genero-teoriez. Bakarrizketa multi-pertsonaia baten eta ikus-entzuleen arteko elkarrizketa gisa dago eratua.
Proposamenak gogoeta-esperientzia kolektibo eta banakakoa eragiten dio ikus-entzuleari Pornoak gaur egungo gizartean duen lekuaz, eta auzitan jartzen dio izaki sexudun gisa duen rola, produkzio-sistema kapitalistan zertutako pultsioek, desirek eta kontraesanek mugitzen baitute.
CERRAMOS CRIPTA HASTA NUEVO AVISO SIGUIENDO LAS RECOMENDACIONES SANITARIAS