Loading Ekitaldiak

« All Ekitaldiak

  • This event has passed.

Descartes a Kant

25/10/2018 | 20:00 - 22:00

Descartes a Kant COnvent Garden-eko Criptan joko dute Urriak 25ean, ostegunean, 20:00etan. Guadalajaran (Mexicon) osatutako talde honen abestiak avant-garde punk-cabaret-noise soinu hibridoan aurkitzen dira, kontzertu baten ordez, “‘steam-punk’, ballet klasikoa eta giñol antzerkian oinarritzen den kaotikoki antolatu den nahastea” ikusten ari dela baizik.

Victims of Love Propaganda (2017) argitaratutako azken albuma izan da, non maitasunaren alderdi guztiak zalantzan jartzen dira saminez beteriko konposizioez baliatuz. Diskaren hamar abestiek egungo maitasun-harreman baten garapena aztertzen dute: hasierako intentsitate eta liluratik hasiz bukaerako deuseztatze eta axolagabetasunera iristen den arte.

Sandrushka Petrova (ahotsa eta kitarra), Dafne C. Macías (ahotsa, kitarra eta bibolina), Ana Cristina MO (ahotsa, MOOG eta kitarra), Memo Ibarra (baxua, sintetizatzailea eta garraxiak), Androv (sintetizatzailea eta pianoa) eta Jorge Chavezek (bateria eta samplerra) osatzen dute banda hau. Hainbat Indie-Q-Music Awards sari irabazi dituzte, “Zuzeneko Emanaldi Hoberenaren” saria besteak beste, egiten dituzten ikuskizunak benetan harrigarriak direla nabarmenean utziz.

Details

Date:
25/10/2018
Time:
20:00 - 22:00
Event Category:

Venue

#cripta

CERRAMOS CRIPTA HASTA NUEVO AVISO SIGUIENDO LAS RECOMENDACIONES SANITARIAS