Pint of science ekitaldi zientifikoa Convent Garden-eko Cripta-ra itzuliko da urte honetan berriz ere, maiatzaren 20, 21 eta 22an 19:00etatik aurrera hasiko diren hiru hitzaldiekin.
Azkenik, maiatzaren 22an, “Teknologia berrien aurpegi ezkutua”-ri buruz gehiago jakin ahal izango dugu Raul Perez-Jimenez (CIC nanoGUNE) eta bere “Nanobioteknologia gure bizitzen kimikan” hitzaldiari esker; eta Elsa Cuende eta Maite Erauskinek (Gaea Elkartea) aurkeztuko duten “XXI. mendeko inbasioa” gaiari esker.
Publikoarentzat modu eskuragarri batean azken ikerketa zientifikoei buruzko hitzaldi interesgarriak, dibertigarriak eta garrantzitsuak eskaintzea da Pint of Science ekitaldiaren helburua. Horrela, entzutera etortzen diren guztiek ikerketa aurrera eramaten ari diren pertsonekin eztabaidatzeko aukera izango dute. Irabazi-asmorik gabeko elkartea da hau, boluntarioengatik zuzenduta dagoena eta 2012an graduondo eta doktoratu ondoko inbestigatzaileek sorturikoa. Jaialdia urtero ospatzen da hiru egun jarraietan mundu osoko tabernetan.
CERRAMOS CRIPTA HASTA NUEVO AVISO SIGUIENDO LAS RECOMENDACIONES SANITARIAS