Martxoaren 1ean, Convent Garden-eko Cripta-k Mo Lowda & The Humble filadelfiako hirukotea izango ditu bere agertokian, taldeak bertan Creatures albumeko abestiak zuzenean aurkeztuko ditu eta.
Banda honek, Estatu Batuetako zirkuitu independentean aritzen diren beste askok bezala, kalitatezko pop-rocka eskaintzen die bere entzuleei. Jordan Caiola (abeslari, gitarrista eta ia abesti guztien idazlea), Je Lucci (baxua, pianoa eta sintetizadoreak) eta Shane Woods (bateria eta perkusioa) osatzen dute 2010ean sortutako banda hau. Hiru urte geroago, Curse the weather deituriko diskarekin debutatu zuten, herrialde osoan zehar bira eginez.
Beste aldetik, Cane izango da hasierako banda; energiaz beteriko beste hirukote bat, Alex Julian (Pim Lane), James Morris (Black Gamba, The Billie Jeans) eta Bjorn Mendizabalek (Quaoar, Black Gamba) osatua. Talde hau musikaz gozatzearen beharrarengatik eratzen da, presio eta limitaziorik gabe; hiru ahotsen bidez sortzen diren melodiak hirurogeita hamargarraren hamarkadeko rock-ari omenaldia eginez.
CERRAMOS CRIPTA HASTA NUEVO AVISO SIGUIENDO LAS RECOMENDACIONES SANITARIAS