Egon Soda rock banda Donostiara etorriko da lehen aldiz Convent Garden-eko Cripta-n jotzeko martxoak 7an 20:00etatik aurrera.
Ricky Falkner, Pablo Garrido, Xavi Molero, RIcky Lavado, Charlie Bautista eta Ferran Pontonek osatzen dute Egon Soda, porrot politikoaren aldarrikapenean oinarritzen diren abestiak sortuz, sentimendu indibidualak kolektibo eta unibertsal bihurtzeko asmoz.
Musika beltzean ere murgiltzen dira, Barry White, Sly edo George Clintonekin antzekotasunak lortuz. Horregatik, eta bere azken albumak “Lucha de clases” edo “Espíritu de la transición” bezalako abestiak barne hartu zituenez, izenburua “El rojo y el negro” izan behar zela argi ikusi zuten.
CERRAMOS CRIPTA HASTA NUEVO AVISO SIGUIENDO LAS RECOMENDACIONES SANITARIAS