Cheetah Rock eta Señor No-ren bilera ospatuko da Convent Garden-eko Cripta-n 20:00etatik aurrera; punk-rock-aren erreferente hauek eskainiko duten bigarren biraren emanaldi bezala.
2015eko bukaeran batera emandako kontzertuekin agertoki guztiak dardarka utzi zituzten; handik aurrera, Cheetah bere Dead Boys-ak berpizten lanpetuta egon da, beraiekin AEB-etan zehar emanaldiak eskainiz. Señor No-k, bere aldetik, agertokiz-agertoki jotzen jarraitu du; beraz, biak prest daude bigarren bira honi ekiteko.
Cheetah Chrome munduko gitarjolerik ikonikoenetakoa da. 70eko hamarkadan eta Ohio-tik, bere hiritik, bere gitarrak Punk-rock-aren soinua sortzen lagundu zuen Rocket From the Tombs-en taldean parte hartuz, beranduago Stiv Bators-ekin batera Dead Boys banda eratzeko, hamarkada horren banda azpimarragarrienetako bat. Urte guzti hauetan zehar, Cheetah Chrome biraz-bira ibili da musikari eta proiektu desberdinekin, eta bere gitarra beti bezain zorrotza mantentzen da.
Beste aldetik, Señor No 1993an jaio zen Buenavistan, punk-rock donostiarraren jatorrizko gunea, eta geroztik bere ibilbidea jarraitu du gelditu gabe.
CERRAMOS CRIPTA HASTA NUEVO AVISO SIGUIENDO LAS RECOMENDACIONES SANITARIAS