Orgullo en ciencia-ren lehendabiziko edizioa osatuko duten bi hitzaldiak Convent Garden-eko Cripta-n ospatuko dira uztailaren 5ean, ostiralean, 19:00etatik aurrera, LGBTIQ STEM-en (Science, Technology, Engineering and Mathematics) egunaren omenez.
Aitzol García Etxarri izango da LGTBIQ, ¿algún problema? hitzaldiaren arduraduna, eta Isabel López Calderón Azul, rosa u otra cosa-rena. Hitzaldi bakoitzaren ondoren eztabaida bat egingo da hurbildu direnen iritziak entzuteko eta zalantzak argitzeko.
Ekimen honen ospakizuna azken urteetan are eta garrantzi gehiago lortu duen ekitaldi internazionalarekin bat egin nahi du, #PrideInSTEM deiturikoa. Orain dela urte batzuk LGBTIQ mugimendua sustatzen duten kolektiboek talde hau osatzen duten pertsonen errealitatea ikusgai egiteko hainbat ekitaldi bultzatzen dituzte. Komunitate zientifikotik ere parte hartu nahi dute gai hau zientziaren eremu konpetitibo eta akademikoarekin erlazionatzeko.
CERRAMOS CRIPTA HASTA NUEVO AVISO SIGUIENDO LAS RECOMENDACIONES SANITARIAS