Loading Ekitaldiak

« All Ekitaldiak

  • This event has passed.

Baile social: Vermut & Swing (Donosti Belle Swing)

02/11/2019 | 12:00 - 14:00

Free

Azaroaren 2an, larunbata, 12:00etatik 14:00etara, Donosti Lindy Hop Dantza eta Kultur Elkartea Convent Garden-eko Patio-ra itzuliko da berriz ere Vermut & Swing ekitaldia ospatzeko: dantzatzeko gogoak dituztenei parte hartzeko aukera eskainiko dien Dantza Sozial irekia. Oraingo honetan, zuzeneko musika The Cotton Tails bandari esker izango dugu.

Donosti Belle Swing Donostian ospatuko den Lindy Hop eta Swing-eko Jaialdi Internazionala da. Bertan Europako herrialde desberdinetatik etorritako dantzariek eta mundu-mailako irakasleek parte hartuko dute.

2015. urtetik aurrera, Donosti Lindy Hop Dantza eta Kultur Elkartearen helburua dantza-estilo hau sustatzea izan da. Nueva York-en famatua bihurtu zen dantza dinamiko eta dibertigarria da Lindy Hop-a. 1943. urtean, Estatu Batuetako “Dantza Nazional”-ean bihurtu zena Life aldizkariaren arabera.

The Cotton Tails kontrabaxu, gitarra eta ahotsan oinarritutako hirukotea da, jazz swing-ean aditua. 2009. urtean sortu zen Anna Valentina Trío izenarekin, eta Anna (ahotsa), Patxi (kontrabaxua) eta Michelek (gitarra) osatzen dute. Jazz swing klasikoaren maitaleak dira, eta errepertorio minimalista eskaintzen dute, zuzeneko ekitaldi kuttun eta hurbil batekin. 

 

Details

Date:
02/11/2019
Time:
12:00 - 14:00
Cost:
Doainik
Event Category:
Website:
https://www.donostibelleswing.com/

Organizer

Venue

#pation

CERRAMOS CRIPTA HASTA NUEVO AVISO SIGUIENDO LAS RECOMENDACIONES SANITARIAS