EGUNERATZEA: Kontzertua #Cripta-ra pasatzen da
Maiatzaren 19an, Donostian egongo dela aprobetxatuz, Sold my soul taldeak kontzertu akustiko bat eskainiko du Convent Garden-eko Cripta-n 13:00etatik aurrera.
2012an sortutako talde poloniarra da Sold my soul, Smok Smoczkiewik gitarristaren eskutik. Esperientzia handiko musikaria da Smok, lehenagotik, Firebird bezalako talde britainiarrekin jo zuen eta. Sold my soul-en musikaren oinarriak 60. hamarkadetako blues-ean eta 70. hamarkadetako rock-ean aurki daitezke, Led Zeppelin, Free, Black Sabbath edo Jimi Hendrixen influentzia handiak edukiz
Beyond The Darkness, bere bigarren diska, urte honetako martxoan argitaratu dute.
CERRAMOS CRIPTA HASTA NUEVO AVISO SIGUIENDO LAS RECOMENDACIONES SANITARIAS